Makinak

Birtualizazioa modu errazean

Hautatu sistema eragile bat eta utzi Makinak aplikazioari hura deskargatzen eta makina birtual batean instalatzen.

Eginbideak:

  • Deskargatu libre eskuragarri dauden sistema eragileak
  • Instalatu automatikoki CentOS Stream, Debian, Fedora, Microsoft Windows, OpenSUSE, Red Hat Enterprise Linux eta Ubuntu
  • Sortu makina birtualak sistema eragileen irudiak erabilita, klik pare bat eginda
  • Mugatu zure makina birtualek zure sistematik kontsumitzen dituzten baliabideak (memoria eta biltegiratzea)
  • Egin makina birtualen bat-batekoak, lehenagoko egoeretara leheneratzeko
  • Berbideratu USB gailuak zure makina fisikotik makina birtualetara
  • 3D azelerazioa sistema eragile batzuetarako
  • Automatikoki aldatu makina birtualen bistaratzeen tamaina leihoaren tamainara egokitzeko
  • Partekatu arbela sistemaren eta makina birtualen artean
  • Partekatu fitxategiak makina birtualekin haiek zure fitxategi-kudeatzailetik Makinak leihora eramanda
  • Konfiguratu zure sistemak eta makina birtualek partekatzen dituzten karpetak

Hartu parte

Arakatu interfazea

Ezagutu gaitzazu

Informazio gehiago

Gehiago

Bisitatu aplikazio honen lineako laguntza-orria.

Proiektuaren webgunea

Bisitatu proiektu honen webgunea.

Bertsiorik berriena

Azken 47.0 bertsioa,2024(e)ko ira. 17(a) egunean argitaratua.

Aplikazioa itzulita dago

Aplikazio hau zure hizkuntzan ere badago.

Gako-hitzak

  • Boxes
  • Development
  • Emulator
  • Linux
  • Makinak
  • System

Hautatu hizkuntza