Kalkulagailua

Egin kalkulu aritmetikoak, zientifikoak edo finantzarioak

Kalkulagailua matematikako ekuazioak ebazteko aplikazio bat da. Kalkulagailu xume bat (oinarrizko eragiketa aritmetikoekin) dirudien arren, modu aurreratua, finantzarioa edo programaziokoa ere baditu. Ahalmen multzo harrigarria aurkituko duzu modu horietan.

Kalkulagailu aurreratuak eragiketa mota ugari onartzen ditu: logaritmoak, faktorialak, funtzio trigonometrikoak eta hiperbolikoak, zatiketen moduluak, zenbaki konplexuak, ausazko zenbakien sortzailea eta zenbaki lehenen faktorizazioa.

Modu finantzarioak hainbat kalkulu onartzen ditu, beste batzuen artean: interes-tasa periodikoa, egungo eta etorkizuneko balioa, faktore bikoitzeko amortizazio beherakorra eta amortizazio lineala.

Programazio-moduak oinarri arruntenak (bitarra, zortzitarra, hamartarra eta hamaseitarra) onartzen ditu kalkuluetarako, baita algebra lineala, bat eta biren osagarria, karakterez karaktereko kode bihurketa eta beste hainbat eragiketa ere.

Bihurketa-moduak unitate arruntenen, moneten eta zenbaki-oinarrien arteko bihurketak onartzen ditu.

Hartu parte

Arakatu interfazea

Basic Mode
Advanced Mode
Financial Mode
Programming Mode
Keyboard Mode
Conversion Mode

Ezagutu gaitzazu

Informazio gehiago

Gehiago

Bisitatu aplikazio honen lineako laguntza-orria.

Bertsiorik berriena

Azken 49.2 bertsioa,2025-11-21 00:00:00 UTC egunean argitaratua.

Aplikazioa itzulita dago

Aplikazio hau zure hizkuntzan ere badago.

Gako-hitzak

  • Arithmetic
  • Aritmetikoa
  • Calculation
  • Calculator
  • Financial
  • Finantzarioa
  • Kalkulagailua
  • Kalkulua
  • Linux
  • Scientific
  • Utility
  • Zientifikoa

Hautatu hizkuntza