Egutegia

Kudeatu zure programazioa

GNOMEren Egutegia datozen egun eta asteetan dituzun zereginak eta hitzorduak antolatzeko tresna dotorea da. Bilerak eta hitzorduak, gertaera publikoak, bidaien logistika edo beste edozein zeregin antolatzeko balioko dizu.

Sortu eta kudeatu egutegiak eta gertaerak nahieran GNOMEren Egutegiak eskaintzen duen hilabeteen ikuspegi mugagabean, asteen araberako ordutegian zein programazioko zerrenda-ikuspegian.

GNOMEren azken teknologiak eta diseinuko praktika onak integratuz, GNOMEren Egutegia aplikazioa Evolution datu-zerbitzariaren gainean dago eraikita eta gertaeren kantitate handiak kudeatzea eta beste aplikazio batzuekin integratzea ahalbidetzen du. Lineako egutegi-zerbitzu anitzetako egutegiak gehitu daitezke (NextCloud, Google Calendar eta CalDAV / WebDAV zerbitzariak), eta horrela zure gertaerak gailu eta plataforma anitzetan sinkronizatu ahal izango dituzu. GNOMEren Egutegiak egutegi lokalak eta lineaz kanpokoak ere onartzen ditu. Beraz, edonon eta edonoiz erabili ahal izango duzu bidaiatzen ari bazara (ezo zibilizazioak kolapsatzen badu).

Hartu parte

Arakatu interfazea

Week view
Month view
Event editor

Ezagutu gaitzazu

  • Mantentzailea

    Georges Basile Stavracas Neto

    He / him
  • Mantentzailea

    Jeff Fortin

Informazio gehiago

Bertsiorik berriena

Azken 49.0.1 bertsioa,2025-09-14 00:00:00 UTC egunean argitaratua.

Aplikazioa itzulita dago

Aplikazio hau zure hizkuntzan ere badago.

Gako-hitzak

  • Calendar
  • Core
  • Egutegia
  • Event
  • Gertaera
  • Linux
  • Office
  • Oroigarria
  • Reminder

Hautatu hizkuntza