Constrict

Konprimatu bideoak helburuko tamaina batera

Constrict aplikazioak bideoak konprimatzen ditu nahi duzun fitxategi-tamainara iritsi arte — erabilgarria da fitxategi-tamainaren muga jakin bat duten zerbitzuetara bideoak kargatzeko. Ez duzu berriro lineako zerbitzurik erabili beharko bideoak konprimatzeko, eta ezta eskuz "proba eta errorea"metodorik erabili beharko ere.

Eginbideak:

  • Erraz erabiltzen den interfazea.
  • Batez besteko bit-emariaren (ABR), bereizmenaren, fotograma-tasaren eta audio-kalitatearen kalkulu automatikoa, bideo bakoitza nahi duzun fitxategi-tamainara murriztu dadin.
  • Bideo anitzen sortakako konpresioa irteerako direktorio batera.
  • Fotograma-tasaren mugen pertsonalizazioa, irudia garbiagoa edo leunagoa ikus dadin ziurtatzeko.
  • Irteerako fitxategia kodetzeko kodeken aukera zabala, H.264, HEVC, AV1 eta VP9 barne.

Aplikazioa saiatuko da ikus-entzunezkoaren kalitaterik gehiena mantentzen nahi den fitxategi-tamainarako. Hala ere, tamaina asko murriztu nahi bada, irteerako fitxategiak kalitatea nabarmen galdu dezake, eta batzuetan konprimatzea ezinezkoa da. Prozesatze osoa lokalean egiten denez, abiadura zure hardwareak ahal duen azkarrena izango da.

Hartu parte

Arakatu interfazea

Source videos queued for compression
The application mid-compression
A mobile friendly UI
Compression settings in the mobile friendly UI

Ezagutu gaitzazu

Informazio gehiago

Bertsiorik berriena

Azken 26.4 bertsioa,2026-04-27 00:00:00 UTC egunean argitaratua.

Aplikazioa itzulita dago

Aplikazio hau zure hizkuntzan ere badago.

Gako-hitzak

  • AudioVideo
  • Bideoa
  • Clip
  • Compress
  • Constrict
  • Film
  • Filma
  • Klipa
  • Konprimatu
  • Linux
  • Movie
  • Video

Hautatu hizkuntza