Devhelp
API dokumentazioa arakatu eta bilatzeko garatzaile-tresna bat
Devhelp API dokumentazioa arakatzeko eta bilatzeko garatzaile-tresna bat da. Liburutegien artean erraz nabigatzea uzten dizu, baita funtzioen, egituren edo makroen arabera bilaketak egitea ere.
Dokumentazioak gailuan instalatuta egon behar duenez, ez da derrigorrezkoa interneteko konexiorik izatea Devhelp erabiltzeko.
Devhelp-ek GTK-Doc tresnarekin egiten du lan, beraz GTK eta GNOME liburutegiak ongi onartzen ditu. Beste garapen-plataforma batzuk ere onartzen ditu, haiek API dokumentazioa HTML formatuan badute eta *.devhelp2 indize-fitxategi bat sortuta badago.
Glade, Anjuta, Geany eta beste aplikazio batzuekin integratzen da Devhelp, eta hainbat testu-editoretarako (gedit, Vim, Emacs, Geany…) pluginak ditu.
Hartu parte
Arakatu interfazea
Ezagutu gaitzazu
Informazio gehiago
Gako-hitzak
- Development
- Devhelp
- Linux