Makinak
Birtualizazioa modu errazean
Hautatu sistema eragile bat eta utzi Makinak aplikazioari hura deskargatzen eta makina birtual batean instalatzen.
Eginbideak:
- Deskargatu libre eskuragarri dauden sistema eragileak.
- Instalatu automatikoki CentOS Stream, Debian, Fedora, Microsoft Windows, OpenSUSE, Red Hat Enterprise Linux eta Ubuntu.
- Sortu makina birtualak sistema eragileen irudiak erabilita, klik pare bat eginda.
- Mugatu zure makina birtualek zure sistematik kontsumitzen dituzten baliabideak (memoria eta biltegiratzea).
- Egin makina birtualen bat-batekoak, lehenagoko egoeretara leheneratzeko.
- Berbideratu USB gailuak zure makina fisikotik makina birtualetara.
- 3D azelerazioa sistema eragile batzuetarako.
- Automatikoki aldatu makina birtualen bistaratzeen tamaina leihoaren tamainara egokitzeko.
- Partekatu arbela sistemaren eta makina birtualen artean.
- Partekatu fitxategiak makina birtualekin haiek zure fitxategi-kudeatzailetik Makinak leihora eramanda.
- Konfiguratu zure sistemak eta makina birtualek partekatzen dituzten karpetak.
Hartu parte
Arakatu interfazea



