Builder

IDE bat GNOMErako

Builder aktiboki garatzen ari den IDE (Integrated Development Environment) bat da GNOMErako. Funtsezko GNOME teknologien (GTK+, GLib, GNOME APIak) euskarri integratua eskaintzen du, eta horrekin konbinatuta, edozein garatzailek gustura erabiliko dituen eginbideak, adibidez sintaxiaren nabarmentzea eta mozkinak.

Builder aplikazioaren bertsio berriak daude GNOMEren bertsio berri bakoitzarekin, sei hilabetetik behin.

Eginbideak:

  • Sintaxiaren nabarmentze integratua hainbat lengoaiatarako
  • Alboz alboko kode-editoreak
  • Monitore anitzen euskarria
  • Kodearen ikuspegi orokorrerako minimapa
  • Integrazioa Git sistemekin
  • Integrazioa Autotools, Cargo, CMake, Gradle, Meson, Maven, Make, PHPize eta Waf tresnekin
  • Clang oinarritzat duen osatze automatikoa, nabarmentze semantikoa eta diagnostikoa
  • Python lengoaiarako osatze automatikoa, nabarmentze semantikoa eta diagnostikoa
  • Vala lengoaiarako osatze automatikoa eta diagnostikoa
  • Koskatze automatikoaren euskarria C, Python, Vala eta XML lengoaietarako
  • HTML, Markdown eta reStructuredText, eta Sphinx aurrebista dinamikoa
  • Vim, Emacs eta SublimeText estiloko edizioa (aukerakoa)
  • Software profilatzaile integratua jatorrizko aplikazioetarako
  • Araztaile integratua jatorrizko aplikazioretarako
  • jhbuild eta flatpack exekuzio-denborekin eraikitzeko euskarria
  • Zure oinarri-kodean aurkitutako TODOak bistaratzeko euskarria
  • Testuen bilaketa lauso azkarra fitxategietan eta ikurretan

Hartu parte

Arakatu interfazea

Ezagutu gaitzazu

Informazio gehiago

Ikasi gehiago

Bisitatu aplikazio honen lineako laguntza-orria.

Proiektuaren webgunea

Bisitatu proiektu honen webgunea.

Bertsiorik berriena

Azken 41.1 bertsioa,2021(e)ko irailakren 22(a) egunean argitaratua.

Aplikazioa itzulita dago

Aplikazio hau zure hizkuntzan ere badago.