Fitxategiak
Atzitu eta antolatu fitxategiak
Fitxategiak aplikazioa, Nautilus izenarekin ere ezaguna dena, GNOME mahaigainaren fitxategi-kudeatzaile lehenetsia da. Zure fitxategiak kudeatzeko eta baita fitxategi-sistema arakatzeko modu bateratua eta xumea eskaintzen du.
Nautilus-ek fitxategi-kudeatzaile baten oinarrizko funtzio guztiak eta gehiago eskaintzen ditu. Zure fitxategiak eta karpetak bilatu eta kudeatu ditzake, bai lokalean baita sarean ere. Datuak euskarri aldagarrietatik irakurri eta idatzi ditzake, scriptak exekutatu eta aplikazioak abiarazi. Hiru ikuspegi ditu: ikonoen sareta, ikonoen zerrenda eta zuhaitzaren zerrenda. Bere gaitasunak hedatu daitezke pluginen eta scripten bidez.
Hartu parte
Arakatu interfazea



